Literatura
Poesia
Julen Apellak "Postal bat desertuan" liburua aurkeztu du
N. V. | EITB Media
Balea Zuria argitaletxeak kaleratu du Donostia Kultura VI. Poesia Sariko irabazlearen liburua.
-
Julen Apella Santamaria
Julen Apella Santamariak (Berriz, 1998) Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioko sari nagusia irabazi zuen, eta gaur kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak idazlearen lehen liburua.
Epaimahaikideek saria emateko argudiatu zutenez, "ahots gazte baina sendo bat dago liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena. Trebeki uztartzen ditu metaliteratura eta kritika soziala, hizkera landuz eta irudi iradokigarriak erabiliz. Poema askotan bat egiten dute egunerokotasunaren ajeek eta paisaiak, eta liburuari osotasuna ematen dioten zenbait osagai baliatzen ditu: zapatak, oinak, bidea, hegoak, mugimendua, denbora, erlojuak."
Aurreko edizioetan, Izaskun Igoa, Maialen Berastegi, Lizar Begoña, Gorka Salces eta Estibaliz Martinez saritu dituzte.