Itxi

Musika

Dirulaguntza

Bizkaiko Foru Aldundiak 4,8 milioi euroko laguntza emango dio BOSari

8,1 milioi euroko aurrekontua du Bilboko Orkestra Sinfonikoak aurtengo emanaldiak programatzeko.

  • Orkestra Sinfonikoa

    Orkestra Sinfonikoa

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak BOSari 4,8 milioi euroko dirulaguntza ematea onartu du, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren aurrekontuaren zati bati aurre egiteko. Instituzio foralak jakinarazi duenez, 8,1 milioi euroko aurrekontua du BOSak: 2012-13 (urtarrila-ekaina) abonamenduzko denboraldia, 22 kontzerturekin, eta 2013-14koa (urria-abendua), 14 emanaldirekin.

Gainera, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko (OLBE) bi lan (zortzi emanaldirekin), Arriaga Antzokiko bi emanaldi eta familiarteko 13 kontzertu didaktiko eskainiko dituzte. 14 musika tailer eta beste hainbat jarduera egingo dituzte: zazpi kontzertu ezohiko eta ganberako beste bat.