Itxi

Musika

Musika zikloa, Zarautzen

Xabi Solano, Eñaut Elorrieta eta Fermin Muguruza, Udaberri Festen

L.Z.

Erredakzioa

Aitor Gorosabel, Ines Osinaga, Adrian Crowly eta Petti ere izango dira, asteazkenetik aurrera, Zarautzek hartuko duen Udaberri Fest zikloaren hirugarren edizioan.

  • Eñaut Elorrieta

    Eñaut Elorrieta

Xabi Solano abeslariak emango dio hasiera Zarauzko Udaberri Fest jaialdiari, asteazken honetan.

Esne Beltza taldeko buruak abiatuko du jaialdiaren hirugarren edizioa, eta honen atzetik iritsiko dira Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Eñaut Elorrieta (Ken 7), Ines Osinaga (Gose), Adrian Crowly, Petti eta Fermin Muguruza abeslarien emanaldiak.

Formatu berriarekin helduko da aurtengo edizioa, eta Zarauzko hainbat tokitan banatuko dira kontzertuak: Modelo aretoan eta herriko plazetan, besteak beste.

Esan bezala, martxoaren 20an abiatuko da Udaberri Fest zikloa, eta maiatzaren 11n bukatuko da, Fermin Muguruzaren musikarekin. Honekin batera, Zuloak, Matxura eta Zigor DZ izango dira.

Sarrerak

Sarrerak Kutxa.net-en eta Zarauzko tabernetan eskuratu daitezke.