Itxi

Musika

Greba deialdia

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak grebari eutsi dio

Erredakzioa

Ez dira akordiora iritsi eta ez dute parte hartu Bilboko Arriagan eskaini behar zuten kontzertuan.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoko enpresa batzordeak grebari eutsi dio, ez baitira akordiora iritsi, eta arratsalderako Bilboko Arriaga antzokian aurreikusta zegoen kontzertuan ez dute parte hartu.

Ferran Tamarit enpresa batzordeko presidenteak jakinarazi duenez, grebaren jarraippena % 90ekoa izan da.

Orkestrako 41 musikarik 19:00etan Arriaga Antzoki aurrean egin duten elkarretaratzean hartu dute parte euren hitzarmen kolektiboaren defentsan.

Halaber, 16:15ean Iruñeako autobus geltoki parean bildu dira "hitzarmena abenduaren 31ra arte luzatzeko" eskatuz; "lasaitasunez negoziatu ahal izateko"

Enpresa batzordearen arabera, "enpresak muzin egin dio hitzarmenari eta langileen estatutuari, eta ez dituzte indarrean dagoen hitzarmenak ezarritako soldatak eman".

Nafarroako Kultura kontseilariak musikariak mehatxatu ditu

Nafarroako Kultura kontseilariari Sinfonikoko musikarien greba deialdiari buruz galdetu diote, eta Juan Luis Sanchez de Muniainek jakinarazi du beste autonomi erkidego batzuetan horrelako orkestrak desegin egin dituztela, eta Nafarroan ere horrelako zerbait gerta daitekeela esan die musikariei.