Itxi

Musika

Jaialdiak

Kutxa Kultur Festibala, motorrak berotzen Igeldon

Antolatzaileek esan dutenez, ostiralerako 500 sarrera baino gutxiago gelditzen dira. Crystal Fighters, Dinosaur Jr eta beste hainbat talde izango dira asteburuan Igeldoko jolas parkean.

  • Crystal Fighters. Argazkia: EFE

    Crystal Fighters. Argazkia: EFE

Kutxa Kultur 2013 ostiralean eta larunbatean egingo dute Igeldoko jolasparke mitikoan, Crystal Fighters eta Dinosaur Jr kartelburu dutelarik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 500 sarrera baino gutxiago gelditzen dira ostiralerako eta egun horretan ez da sarrerarik jarriko salgai txarteldegian.

Nazioarteko taldeez gain (Junip, Damien Jurado, Built to Spill, Crocodiles, etab), bertako hainbat talde izango dira, Napoka Iria, Lou Topet, Belako, Cohen, Audience, etab.

Crystal Fighters Zugarramurdin euren azken diskoa aurkeztutako arrakastaz izango dira kartelburu ostiralean eta bere bigarren diskoa, Cave Rave, entzuteko aukera eta larunbatean berriz Dinosaur Dr. banda amerikarra bere rock alternatiboa dakar Europatik biran Estatutan entzuteko aukera bakarrean.

16 eurotan dira sarrerak, Gaztekutxa txartela duten %10 merkeago eta 10 eurotan Gazteszenan egingo den afterrak. Agertoki aunitz, haurtzaindegia, azoka txikia eta chill outa egongo da atrakzio parkean.

Musika jaialdietan berezia da tamaika txikikoa, egunekoa, adin guztientzat eginda, giro eta  jendea zainduz iaz lorturiko arrakasta errepikatu nahi dute datorren asteburuan eta eguraldiak laguntzea espero dute.

 

Egitaraua

IRAILAK 6

Agertoki nagusian

-Delorean

-Junip

-Damien Jurado

-Belako

-Allo Darlin

-William Tyler

Dance Hall agertokian

Bukowski DJ Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus, Roulot

IRAILAK 7

Agertoki nagusian

-Dinosaur JR.

-Built to Spill

-Dover "Devil Came to Me"

-Crocodiles

-Bobby Bare JR

-Audience

-Disco Doom

Dance Hall agetokian

-Bukowski D Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Cohen, UK Bill, Lou Topet, Istrian, Napoka Iria