Itxi

Musika

Jazza

Richard Bonaren eta Paul Ankaren txanda, jazz asteburuari ekiteko

Erredakzioa

56 kontzertu egongo dira guztira Gasteizeko Jazzaldiaren 38. edizioan. Gaur gauean Bona eta Anka egongo dira agertokian, eta larunbatean Chucho Valdes.

  • Paul Anka

    Paul Anka

Ostiralean, laukote bat izango da protagonista lehen kontzertuan. Richard Bona baxu-jotzailea, Manu Katche, Peter Gabrielekin eta Stingekin batera lan egindakoa, eta konposizio melodikoen bi zale sutsu izango dira: Eric Legnini eta Stefano Di Battista.

Bestalde, Paul Anka ere egongo da agertoki gainean, big band bat lagun. Konposatzaile eta abeslari kanadar handia, besteak beste “My way” eta “This is it” Michael Jacksonen azken arrakasta moldatu zituen gizona, Gasteizen egongo da, azkenaldian pop eta rock estiloetako klasiko modernoen ("Smells like teen spirit", "Wonderwall", "Tears in heaven"...) bertsioak eginda, ospea berreskuratu eta gero.

Bart, Gasteiz New Orleansen kolonia izan zen, Dr. Johni eta Trombone Shortyri esker. Funketik bluesera jauzi eginez, gau gogoangarria sortu zuten New Orleanseko musikaren bi erakusgarriek. Belaunaldi ezberdinetako ikurrek elkarrekin ere jo zuten, Louis Armstrong omentzeko.

Azkenik, gasteiztarrek eta bisitariek Chucho Valdes musikari kubatarra entzun ahal izango dute Mendizorrotzan, Border Free diskoa aurkezten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea