Itxi

Musika

Disko berria

Berri Txarrak taldeak azaroan merkaturatuko du lan berria

Natxo Velez | eitb.eus

Hirukoteak bi ekinalditan grabatu ditu bere zortzigarren diskoa osatuko duten kantuak, Ross Robinsonekin Kalifornian lehenengo eta Rick Falknerrekin Madrilen geroago.

  • Berri Txarrak, Ricky Falkner ekoizlearekin.

    Berri Txarrak, Ricky Falkner ekoizlearekin.

Berri Txarrakek zortzigarren diskoa, "Haria" arrakastatsuaren ondorengoa, azaroan merkaturatuko duela iragarri du.

Lan berriaren sortze eta grabatze prozesuan ari zirela taldekideek jakinarazi dutenez, udaberrian Venice Beachera, Kaliforniara, bertaratu ziren, Ross Robinson ekoizle entzutetsuaren eskutik (Sepultura, The Cure, Slipknot…) kantu berrietan lan egitera. "Haria" diskoaren soinuaren arduraduna ere izan zen Ross Robinson.

Geroago, udan, zuzenekoak eta grabazioaren hurrengo tartea uztartu ditu hirukoak. Horretarako, Madrilera joan dira, Reno estudioetan Ricky Falkner ekoizlearen gidaritzapean lan egitera. Estatuko indie pop musikaren erreferentzia da Falkner, Standstilleko eta Egon Sodako taldekidea eta Love of Lesbian eta Sidonie taldeekin lan egindakoa, berbarako. Luca Petricca ari da kantuok nahasten.

Berri Txarraken kantu berrietatik, taldearen hogeigarren urteurrenarekin bat egingo duen lan horretatik, entzun ahal izan den bakarra “Etsia” da. Apirilean grabatu zuten, Venice Beacheko egonaldian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Berri Txarrak