Publizitatea
Itxi

2015/03/31

11:29

Musika

Elkarrizketa

Keu Agirretxea: 'Disko energetiko eta koloretsuagoa egiten ari naiz'

Natxo Velez | eitb.eus

Keu Agirretxea ibilbide luzeko gitarrista (Etsaiak, Uek, Governors...) hamazortzigarren diskoa prestatzen dihardu. Grabazioaren lehen zatia Madrilen egin berri du, eta Andoainen ari da burutzen.

  • Udazkenean helduko da Keu Agirretxearen disko berria.

    Udazkenean helduko da Keu Agirretxearen disko berria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

1990ean zintzilikatu zuen gitarra lepoan Keu Agirretxeak (Ondarroa, 1973), Hilobi taldearekin maketa bat grabatzeko, eta harrezkero hala ikusi dugu han-hor-hemen, agertokietan, gitarra eta bera, biak bat.

Oraintsu, publikoak batik bat Etsaiakeko gitarrista gisa ezagutu zuen musikaria hamazortzigarren diskoa grabatzeko prozesuan murgilduta dabil, eta lan horren lehen zatia Madrilen egin du. Espainiako hiriburuan grabatu ditu bateriak, baxuak eta beste, Raimundo Amadorrekin, O’funkillo taldearekin edo Beberekin aritu diren musikariekin.

Harekin hitz egin dugu, lana nola doan konta diezagun.

2015. urteko udazkenean lan berria argitaratuko duzu, eta grabazioaren lehen zatia Madrilen egitea erabaki duzu. Zeren bila jo duzu Madrilera?

Esperientzia berri baten bila. Urte asko daramat era batera funtzionatzen eta aukera hau aprobetxatu nahi izan dut ikasteko, disfrutatzeko eta abesti berriei ukitu desberdina emateko.

Zer eman dizute David Bao (Raimundo Amador…), Javi Calambres ( Bebe…) eta Carlos Noain Maura musikariek?

Ilusioa, disfrutatzen jarraitzeko gogoa eta beraien talentua nire abestietan jarri dute. Asko ikasi dut beraiekin, maila handiko musikariak dira eta giro aparta izan dugu estudioan. Oso ondo konektatu dugu. Elkartuko gara aurrerago.

Zer-nolako kantuak aurkituko ditugu, beraz, zure lan berrian?

Aurreko diskoekin konparatuz, energia gehiago dago, kolore gehiago. Ahal izan dudan abesti onenak idatzi ditut.

Zer lan utzi duzu Higain estudioetan Haritz Harreguyrekin burutzeko?

Haritzekin gitarra elektrikoak eta ahotsak grabatuko ditut. Horrez gain nahasketekin bera arduratuko da. Azken urteetan lau disko grabatu ditut Haritzekin, eta pozik nago berriro bere eskuetan uzteko lan berria.

Hamazazpi disko kaleratu dituzu honezkero, 90eko hamarkadan ibilbidea abiatu zenuenetik. Zer aldaketa igarri dituzu eszenan urte hauetan guztietan?

Nere lehen maketa 1990an grabatu nuen Hilobi taldearekin... Urte batzuk pasatu dira. Talde berri asko, bakarlariak, estilo desberdinak, disketxe berriak... Arlo guztietan zabaldu da eszena, eta hori ona da; aurrera goazen seinale.

Adibide asko daude, zuk bezala ibilbide hasieran muturreko musika jo (Psychophony, Etsaiaken aro hardcoreena...) eta adinean aurrea doazen heinean abiadura moteltzen doazen musikariena. Zeri egozten diozu fenomeno hori?

Beno, nik beti tartekatu izan ditut arlo biak. 1997an, nire lehen proiektu akustikoa izan nuen, 1999an nere lehen disko instrumentala grabatu nuen, eta garai hartan Psychophony eta Etsaiak taldeetan jotzen nuen.

2012an Governorsen urte osoa bota nuen biran eta Collage diskoa ere grabatu nuen... Baina bai, ulertzen dut agian adinarekin gauzak aldatu ahal direla.

Zer musika entzuten duzu egun? Aukeratuko zenuke azkenaldian arreta eman dizuten kantu bat, disko bat, artista bat eta gitarrista bat?

Betiko gauzak asko entzuten ditut, Faith No More, Black Sabbath, Rush... Kantu bat, Jesca Hoopen ¨Born to¨; disko bat, Joseba Irazoki eta lagunak; artista bat, Andrew Bird; eta gitarrista bat, Alex Lifeson.

ex Lifeson.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;