Musika
Donostia
Postpunk doinuak Arkitektoen Elkargoan, Music Box jaialdiaren eskutik
Erredakzioa
Donostiako jaialdiaren bigarren saioan, Motorama errusiarrek eta Munlet mendaroarrek Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren egoitzan joko dute gaur, ostirala, 19:00etan.
-
Motorama errusiarrak (argazkian) eta Munlet mendaroarrak arituko dira. Argazkia: Maria Bartulis.
Music Box Donostiako jaialdiko bigarren hitzordua ostiral honetan, ekainak 12, izango da, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren egoitzako terrazan, 19:00etatik aurrera.
Motorama errusiarren indie rock eta postpunk doinuak eta Munlet mendaroarren proposamena gozatu ahal izango da bertan, doan. Perlak taldea iragarrita zegoen emanaldirako, baina azkenean ezingo da aritu kide bat gaixorik baitago. Gernikako Arbolaren Pasealekuko egoitzan izango da kontzertua, sartzen diren ikusleentzat, ezohiko tokiak agertoki bihurtzen dituen jaialdiaren eskutik.
Music Box Festibala Donostia 2016ren jaialdia da, eta hurrengo hilabeteetan ere erabilera kulturalik ez duten leku publiko eta pribatuetan kontzertuak antolatzen jarraituko du.
Arkitektura Eskolako ikasleekin batera, eremuak moldatzen ditu, musika kutxa bihur daitezen.