Musika
Sondika
Jethro Tull, Graham Nash eta Bob Geldof, Music Legends jaialdian
Agentziak | Erredakzioa
Sondikan egingo dute, ekainaren 10 eta 11n, rockaren hainbat mito batu nahi dituen jaialdia.
-
Jethro Tull Ian Andersonen taldeak joko du jaialdian, besteak beste.
Jethro Tull, Graham Nash, Bob Geldof, Elliott Murphy & Band, David Lindley eta Nina Hagen: Music Legends ekainaren 10 eta 11n Ola BBK espazioan egingo duten jaialdiak iragarri dituen izenetako batzuk dira. Bizkaiko udalerri horretan urritasunen bat duten pertsonak artatzeko eremua da espazio hori, eta jaialdia hartzeko baliatuko dute ekainean.
Bi egunez, rockaren hainbat mitok beren ondarea erakutsiko diote 70eko hamarkadan zabaldutako 50.000 metro koadroko eremuan batzen den publikoari.
Jaialdi honen aitzindaria Music Legends 2011. urtetik Bilboko BBK Aretoak hartu duen kontzertu zikloa da. Horren kariaz, hamaika artista pasatu dira Bizkaiko hiriburuko agertokitik, hala nola Book T. Jones, Mandred Mann’s Earth Band, Jackson Browne, John Mayal, Eric Brudon, Dr. John eta Johnny Winter eta Allen Toussaint zirenak.
Artista eta jarduera gehiago
Antolatzaileek esan dutenez, talde, musikari eta jarduera gehiago batu dizkiote hurrengo egunetan kartelari.