Itxi

Musika

Data berria

Berri Txarrakek azaroaren 6an ere joko du Durangon

N.V. | eitb.eus

Plateruena aretoan azaroaren 5ean emango duen kontzerturako sarrera guztiak ordu gutxian agortu eta gero, biharamunean ere joko du hirukoteak. Sarrerak, gaurtik, ostirala, aurrera salgai.

Berri Txarrakek azaroaren 6an ere Plateruena Durangoko aretoan joko duela iragarri du, areto berean bezperan, hilaren 5ean, eman behar duten kontzerturako sarrera guztiak ordu gutxian saldu eta gero.

Hirugarren data hau joan den astean iragarritako biei (Zentral Iruñeko aretoa, azaroak 4, eta Durangoko Plateruena, hilak 5) batzen zaie, beraz. Geroago, abendu hasieran, Descendents hardcore talde estatubatuarraren bidaide izango dira, talde horrek Hegoamerikan egingo duen biran. Hain zuzen ere, Descendentseko bateriak ekoitzi zuen “Denbora da polígrafo bakarra” lekunberritarren azken lan hirukoitzeko diskoetako bat.

Hirugarren emanaldirako sarrerak ostiralean, abuztuak 12, jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera.

Hiru kontzertu hauen aurretik, irailaren 2an ikusi ahalko ditu publikoak Berri Txarrakekoak gurean. Donostian izango da, Kutxa Kultur jaialdian, besteak beste Bloc Party eta Local Natives dituztela oholtza-lagun.

oholtza-lagun.