Itxi

Musika

Gasteizen

Jazzaldiak Dianne Reeves hartu du, egungo jazzaren erregina

Erredakzioa

Mendizorrotzako polikiroldegian eskaini du emanaldia, eta bertan izan da ere Joshua Redman saxofonista.

Gasteizko Jazzaldiaren 34.edizioak bosgarren jardunaldia izan du ostegun honetan, eta zaleek luxuzko gonbidatua izan dute Arabako hiriburuan. Gasteizko jaialdi ezagunak Dianne Reeves egungo jazzaren erregina hartu du Mendizorrotzako polikiroldegian. Gaueko 21:00etatatik aurrera, Joshua Redman saxofonista izan dugu bertan, eta jarraian igo da taula gainera Dianne Reeves ezaguna.

Lau Grammy sari eskuratu ditu Dianne Reevesek, jazz abeslari gisa disko onenaren atalean beti. Lehenengoa 2000.urtean irabazi zuen, eta azkena Buenas Noches y Buena Suerte filmaren soinu bandarekin. Guztira 19 disko kaleratu ditu, eta, Daniel Barenboim ezagunak zuzenduta, Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu du. Kolaborazioen artean aipagarri da ere Simon Rattlek zuzendutako Berlingo Filarmonikarekin egindako lana. 1992an izan zen Espainian aurrenekoz, Gasteizko Jazzaldian hain zuzen ere. 19 urte geroago, bertan dugu berriz Dianne Reeves.

Joshua Redman, bestalde, 90.hamarkadako saxofonista ezagunenetako bat dugu. Dewey Redman saxo tenore handiaren semea da Joshua.

Gasteizko Jazzaldia zuzenean jarraitu dezakezu,Radio Vitoria Jazzen.