Itxi

Musika

Jaialdia

Beth Hart, Allah-las eta Zea Mays Mundaka Festivalen egongo dira

eitb.eus

Bizkaiko kostaldeko jaialdia uztailaren 28, 29 eta 30ean egingo dute, eta aurretik Mando Diao, Last Fair Deal eta Quique Gonzalez iragarri dituzte, besteak beste.

  • Beth Hart Mundakan egongo da. Argazkia: Mona Nordoy.

    Beth Hart Mundakan egongo da. Argazkia: Mona Nordoy.

Beth Hart estatubatuar kantari eta konposatzailea da Mundaka Festival jaialdiaren iragarpen sorta berriaren burua. Rocka, bluesa, soula eta jazza nahasten dituen kantariak artista handiak izan ditu lagun bere ibilbidean: Robert Plant, Ella Fitzgerald, Chris Cornell, Janis Joplin, Aretha Franklin eta Etta James.

Gainera, nazioarte mailako beste talde bat, Allah-las kaliforniar taldea, ere egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek, baita Zea Mays bilbotarrak ere, “Harro” disko berria aurkeztuko dutenak.

Jaialdirako bonuak 55 euroan salgai daude dagoeneko.