Itxi

Musika

Musika independentea

Belako eta Niña Coyote eta Chico Tornado saritu dituzte MIN sarietan

N.V. | eitb.eus

Bizkaitarrek zuzeneko onenaren saria irabazi dute bart Madrilen, eta gipuzkoarrek euskarazko disko onenarena. McEnroe getxoztarrak The New Raemonekin grabatutako lana pop disko onentzat jo dute.

Espainiako Estatuko musika independentearen sariak banatu dituzte bart Madrilen, bertan eginiko ekoizpen independenteak aitortzeko sariketaren bederatzigarren edizioan.

Besteak beste, Gatiburen eta Izaroren eta Kokoshca talde nafarraren emanaldiak hartu dituen galan, euskal parte-hartzeari dagokionez, Belako mungiar taldea (zuzeneko onena) eta Niña Coyote eta Chico Tornado (euskarazko diskorik onena, ?Eate?) saritu dituzte diskoetxe independenteek merkaturatutako diskoak edo autoekoizpenak aintzat hartzen dituen sariketan.

Halaber, McEnroe getxoztar musikariak (Ricardo Lezon) The New Raemonekin batera ateratako diskoa (?Lluvia y truenos?) Espainiako Estatuko 2016. urteko pop disko onena izendatu dute.

Herritarren botoen arabera aukeratzen dituzte hainbat sailetan lehiatzen diren hautagaiak, eta, azkenik, musika arloko 118 pertsonak ebazten dituzte irabazleak.

Gainerakoan, Triangulo de Amor Bizarro galiziar taldea izan da irabazle nagusia; zazpi sailetan zen hautagai, eta lau irabazi dituzte: disko onena, artista onena, rock disko onena eta ekoizpen onena.

Katalanezko disko onenaren saria Joan Colomorentzat izan da, eta galizieraz eginiko lan onenarena Eladio y los Seres Queridosen azken lanak bereganatu du.

Gatibu eta IZARO, bart Madrilen