Publizitatea
Itxi

2017/07/20

20:35

Musika

heriotza

Linkin Park taldeko abeslaria, Chester Bennington, hilda topatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Antza denez, bere buruaz beste egin du, urkatuta aurkitu baitute. 41 urte zituen.

  • Foto: EFE

    Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Chester Bennington, Linkin Park rock taldeko abeslaria, hilda topatu dute ostegun honetan, Los Angelesko Poliziak baieztatu duenez.

Antza denez, artistak bere buruaz beste egin du. Gorpua Los Angeleseko etxebizitza batean topatu dute, 09:00etan (18:00ak, Euskal Herrian), urkatuta.

Bennington bi aldiz ezkondu zen, eta sei seme-alaba zituen. Alkoholarekin eta drogekin hainbat arazo izan ditu, eta behin aitortu zuen bere buruaz beste egitea ere pentsatu duela, umetan sexu-abusuak egin zizkiotelako.

Benningtonek harreman estua zuen Chris Cornell zenarekin. Soundgarden taldeko abeslaria ere urkatuta agertu zen, maiatzean.

Gaur, hain justu, Cornellek 53 urte beteko zituen, Chesterrek gutun ireki bat idatzi zion bere buruaz beste egin zuen egunean.

"Beatlesekin egin dut amets bart. ‘Rocky Racoon’ abestia buruan nuela esnatu naiz, eta emazteak kezkatuta begiratu nau. Laguna hil egin zaidala esan dit. Hainbat oroimen etorri zaizkit burura. Negar-zotinka ari naiz oraindik, baina eskertu egiten ditut zurekin eta zure sendi harrigarriarekin pasatu ditudan uneak", idatzi zion.

Linkin Park azken hamarkadetako rock talde ospetsuenetakoa eta arrakastatsuenetakoa da.

Orotara 70 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta bi Grammy sari ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;