Itxi

Musika

Dantza

Igor Yebrak SODRE Uruguaiko Ballet Nazionala zuzenduko du

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitar dantzari, koreografo eta irakasleak 2018ko urtarrilean hartuko du horren ardura, Julio Bocca lehengo zuzendariak posturako gomendatu eta gero.

Igor Yebra

Igor Yebra bilbotar dantzariak SODRE Uruguaiko Ballet Nazionalaren zuzendaritza hartuko du, Julio Bocca taldearen orain arteko zuzendariak proposatuta.

Yebrak irailaren erdialdean jaso zuen proposamena, eta, konpainiarekin hainbat kontu negoziatu eta gero, konpainia zuzentzea onartu du, urtarrilean hasita.

2006tik 2016ra Bordeleko Operako Balletaren dantzari izarra izan denak esan duenez, “hunkituta” eta Uruguaiko Kultura ministroak eta SODREren zuzendaritzak “nigan jarritako konfiantzarekin harro” dagoela esan du.

Igor Yebraren eta SODRE Ballet Nazionalaren bideak 2012an gurutzatu ziren lehenengoz, “La viuda alegre” ikuskizunaren protagonista izatera gonbidatu zutenean.

Igor Yebra Victor Ullateren ikastegian hasi zen, Madrilen, eta haren konpainiarekin egin zuen debuta profesional moduan 1988an, gero Australian Balletekin bakarkako ibilbideari heltzeko (1997-1999).

Ibilbide profesionaleko mugarriei dagokienez, 2004an, “Ivan Izugarria” laneko protagonista izan zen Kremlingo Kongresu Jauregian, paper hori egin zuen atzerriko lehen dantzaria izan zen.

2006an, dantza eskola ireki zuen Bilbon, eta egun dantzari, koreografo eta irakasle lanak izar “freelance” gisa egiten ari den nazioarteko ibilbidearekin uztartzen ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena