Itxi

Musika

Baieztapen gehiago

Beirut, Elbow, Friendly Fires eta Tinie Tempah, FIB 2011 jaialdian

Erredakzioa

Aurretik baieztatutako Arcade Fire, Portishead, The Strokes, Arctic Monkeys eta Primal Scream taldeekin arituko dira Benicàssim, uztailaren 14an, 15ean, 16an eta 17an.

Beirut, Elbow, Friendly Fires eta Tinie Tempah taldeak ere arituko dira FIB 2011 jaialdian. Aurretik baieztatutako Arcade Fire, Portishead, The Strokes, Arctic Monkeys eta Primal Scream taldeekin batera izango dira Benicàssimen, datorren urtero uztailaren 14tik 17ra bitartean.

Europa ekialdeko doinuekin iritsiko zaizkigu uda honetan Beirut taldeko kideak FIB jaialdira. Orain arte kaleratu dituzten Gulag Orkestar eta The Flying Club Cup lanetako kantuak entzuteko aukera izango dugu bertan.

Asleep in the back izan zen Elbow taldearen lehen diskoa, eta harrera ona izan zuen publikori eta kritikari dagokionez. Leader of the Free World eta The Seldom Seen Kid lanekin lortu zuten Erresuma Batuko musika esparruan sendotzea, eta orain 2011 urte hasieran kaleratuko dute lan berria aurkeztera datoz.

Friendly Fires britainiarren ibilbidea 2008an hasi zen, izen bereko lan batekin. Datorren urteko jaialdian taldea zuzenean ikusi eta poparen eta doinu dantzagarrien nahasketarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Tinie Tempah rap abeslari gaztea ere igoko da FIBeko eszenatokira, Britainia Handiko musika zerrendetan lehen postua lortu duten ''''Pass Out'''' eta ''''Written in the Stars'''' singleak bertan aurkezteko.

Oraindik ere garaiz gabiltza 3 eta 4 eguneko bonuak prezio berezian erosteko (125 eta 155 eurotan). Izan ere, urtarrilaren 15etik aurrera, 140 eta 170 euroko prezio izango dute. Zortzi egunetan zehar bertan kanpatzeko aukera ematen dute bonuek (uztailaren 11tik 18ra).