Musika
Azaroak 9 eta 10
Gasteiz Calling jaialdiak ordutegiak iragarri ditu
eitb.eus
Gasteizen, Iradier Arenan, egingo dute punk eta hardcore musikako jaialdia, azaroaren 9 eta 10ean.
-
Suicidal Temdemcoes estatubatuarrek ostiralean joko dute, 02:00etatik aurrera
Gasteiz Calling jaialdiaren laugarren edizioaren antolatzaileek azaroaren 9 eta 10ean Iradier Arenan, Gasteizen, joko duten taldeen ordutegiak iragarri dituzte.
Ostiralean, esaterako, Refuseden emanaldia 23:05ean hasiko da, eta Suicidal Tendenciesena, 02:00etan. Larunbatean, bestalde, Propagandhiren kontzertua 23:05ean hasiko da, eta Agnostic Front (00:25) eta NOFX arituko dira horien ostean.
Hauek dira kontzertu guztien ordutegiak:
Azaroak 9, ostirala
02:00 - Suicidal Tendencies
00:35 - SOZIEDAD ALKOHOLIKA
23:05 - Refused
21:45 - Cockney Rejects (Official)
20:40 - Dag Nasty
19:25 - GBH
18:25 - Nations On Fire
17:30 - Not On Tour
16:45 - XXL
16:00 - RAT-ZINGER
Azaroak 10, larunbata
01:45 - NOFX
00:25 - Agnostic Front
23:05 - Propagandhi
21:45 - SEGISMUNDO TOXICOMANO
20:30 - THE BOYS
19:25 - Street Dogs
18:25 - Bad Co. Project
17:35 - Dead To Me
16:45 - Lion's Law
16:00 - Adrenalized