Musika
Heriotza
Gary Moore gitarrista hil da
Erredakzioa
Thin Lizzy taldeko kide izan zen eta 'bluesman' bezala ibilbide sendoa landu zuen.
Gary Moore (58 urte) pasa den igandean , otsailak 6, hil zen Esteponako hotel batean, Malagan. Adam Parsonsek, Thin Lizzy taldeko managerrak, zabaldu zuen albistea eta Moore oporretan zegoela adierazi zuen. Datorren udan bira berri bat egiteko asmoa zuen.
Mundu osoan ospetsu egin zen gitarra - jotzaile bezala. Thin Lizzy taldean lehenengo eta bakarlari bezala gero, rock eta blues doinuak landu zituen.
''Still Got the Blues'', ''Over the Hills and Faraway'', ''Out in the Fields'', ''Empty Rooms'' edo ''Wild Frontier'' bezalako abesti ezagunak egin zituen eta B.B. King, Albert Collings eta Ozzy Osbourne bezalakoekin kolaboratu zuen.
2009eko maiatzaren 8an Barakaldoko Rock Star Live aretoan izan zen Gary Moore, "Bad for you Babby" biraren baitan.