Itxi

Musika

Urriak 26 eta 27

Aphex Twin eta MGMT, Bime Liven hitzordua jarrita asteburuan

eitb.eus

BEC Barakaldoko erakustazokan urriaren 26 eta 27an egingo duten jaialdian, Editors, Nina Kraviz eta Belako ere egongo dira, besteak beste.

  • MGMT taldeak larunbatean joko du, 23:30etik aurrera. Argazkia: Brad Elterman.

    MGMT taldeak larunbatean joko du, 23:30etik aurrera. Argazkia: Brad Elterman.

Dena dago prest Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko erakustazokan ostiral-larunbatetan, hilak 26 eta 27, Bime Live jaialdia egiteko. Bi egunotan, Aphex Twin, Editors, MGMT, Nina Kraviz, Belako, Yung Beef, Jon Hopkins, Four Tet, Slowdive eta beste artista asko pasatuko dira agertokietatik.

Agertoki nagusiez gain, hauek paratuko dituzte Bime Liveko antolatzaileek: Antzerkia “agertoki intimoa”, Gaua doinu elektronikoak eskainiko dituen txokoa, eta Goxo aurtengo espazio berria, hiri soinuei eta musika dantzagarriari eskainia.

Euskal taldeak ere arituko dira bi egunetan: Unclose, Vulk, Belako, Elena Setien, Hakima Flissi, Miravalles…

Bonuaren prezioa 96 eurokoa da, eta egun baterako sarrerak 55 euroan daude salgai.

Hauek dira kontzertuen ordutegiak:

Ostirala

Heineken
18:30 UNCLOSE
20:00 THE MAGIC GANG
22:05 JOHN MAUS
00:25 EDITORS

Thunder Bitch
19:05 VULK
20:55 BELAKO
23:15 SLOWDIVE
01:50 APHEX TWIN

Antzerkia
19:30 UNIFORMS
20:45 ELENA SETIÉN
22:10 DAMIEN JURADO

Gaua
23:00 C.P.I.
01:00 KORNÉL KOVÁCS
03:30 DANIEL AVERY 

Goxo
00:00 YUNG BEEF
01:30 FUEGO SQUAD
03:00 SARA N’DONGA
04:30 STEVE LEAN

Larunbata

Heineken
18:25 HAKIMA FLISSI
19:50 UNKNOWN MORTAL ORCHESTRA
22:10 STEPHEN MALKMUS & THE JICKS
00:55 GUSGUS
**02:40 FOUR TET

Thunder Bitch
19:00 ROLLING BLACKOUTS COASTAL FEVER
20:50 KURT VILE & THE VIOLATORS
23:30 MGMT
02:15 JON HOPKINS LIVE

Antzerkia
19:15 NICO CASAL
20:45 SUN KIL MOON
22:35 IONNALEE
00:05 JOSÉ GONZÁLEZ 

Gaua
23:00 ALAIN ELEKTRONISCHE
01:00 MUMDANCE
**03:00 NINA KRAVIZ

Goxo:
01:30 MIRAVALLES
**02:00 FLACA
**03:30 FLORENTINO 

**Izardun kontzertuen ordutegia ordua aldatu ondorengo orduari dagokio.