Itxi

Musika

ospitalean

Kepa Junkera, 'apurka-apurka hobera', Belgikan izandako iktusaren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Trikitilariari urgentziako ebakuntza egin behar izan zion gaur zortzi, eta ordudanik erietxean dago.

  • Kepa Junkera

    Kepa Junkera, bideoklip batetik hartutako irudian. ETB

Kepa Junkera trikitilari bilbotarra "apurka-apurka hobera" egin du azken orduetan, joan den astean Belgikan iktus bat izan ostean.

Sorginak taldeko bi kiderekin kontzertua eman behar zuen musikari ezagunak Izegem herrian, abenduaren 6an. Bezperan, baina, ondoezik sentitu zela eta, ospitalera eraman zuten. Urgentziazko ebakuntza egin zioten asteazkenean bertan, eta ordudanik erietxean da, Bilboko artistaren gertuko iturriek nabarmen dutenez.

"Apurka-apurka hobera doa", erantsi dute. Azaldu dutenez, aurki kaleratuko dute trikitilariaren osasun egoerari buruzko prentsa-oharra .

Junkerak (Bilbo, 1965) Belgikan eman behar zituen hiru kontzertuak (Izegem, Brusela eta Amberes) bertan behera utzi ditu.

Horrez gain, abendurako eta urtarrilerako lotuta zituen emanaldiak ere bertan behera utzi ditu. Besteak beste, Derion (abenduak 14), Gasteizen (abenduak 15), Glasgow (Eskozia) eta Siguezan (Guadalajara) —biak urtarrilean— eskaini behar zituen kontzertuak.