Itxi

Musika

Asteburuan zehar

Mozart protagonista, Bilboko Musika-Música jaialdian

Erredakzioa

66 kontzertu hartuko ditu Euskalduna Jauregiak igandera bitartean. Nazioarteko hainbat taldek eta musikarik konpositore ezagunaren lanak joko dituzte Musika-Música jaialdian.

Wolfgang Amadeus Mozart izango da protagonista Musika-Música jaialdiaren 10. edizioan. Bilbao 700 Fundazioak antolatuta, 66 emanaldi hartuko ditu Bilboko Euskalduna Jauregiak, igandera bitartean.

Mozarten lan zabalaren errepasoa egingo dio aurten jaialdiak: sinfoniak, obra kontzertantea, ganbara musika, errezitaldiak... izango dira entzungai. 800 musikari gaztek hartuko dute parte kontzertuetan, musika klasikoaren izar handiekin batera.

Sarreren prezioa 5 eta 9 euro bitartekoa da, eta otsailaren 21etik aurrera izango dira salgai, Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan, BBKren orotariko kutxazainetan, bbk.es webgunean, 944 310 310 telefonoan, Euskalduna Jauregiko leihatiletan eta euskalduna.net webgunean.