Itxi

Musika

Maiatzak 4

Ennio Morricone BECen arituko da, agur biran

eitb.eus

Italiar konpositoreak kontzertua emango du Barakaldoko erakustazokan, maiatzaren 4an. Sarrerak otsailaren 28an jarriko dituzte salgai.

  • Ennio Morricone

    Ennio Morricone

Ennio Morriconek kontzertua emango du Bilbao Exhibition Centren (BEC), konpositore eta orkestra zuzendari gisa hirurogei urteko ibilbidea egin ondoren agertokiei agur esateko egingo duen biraren barruan.

Antolatzaileek gaur azaldu dutenez, kontzertua maiatzaren 4an izango da, BECen.

Azaroan 90. urtebetetzea ospatu zuen italiar konpositoreak 200 laguneko orkestra eta abesbatza zuzenduko ditu, euskal publikoari bere konposizioen bilduma bat helarazteko, eta Dulce Pontes izango da artista gonbidatua.

Barakaldoko kontzertua ‘The Final Concerts World Tour' birari dagokio, 35 hiritan eskainitako 50 kontzertutan 650.000 ikusle bildu dituen kontzertu errenkadari.

Horren lanak pelikula askotan entzun daitezke, hala nola ‘Cinema Paradiso’ (Giuseppe Tornatore), ‘Novecento’ (Bernardo Bertolucci), ‘Once Upon a Time in America’ (Sergio Leone)…

Sarrerak

Sarrerak otsailaren 28an jarriko dituzte salgai, 11:00etan, entradas.com webgunean.