Itxi

Musika

Urriak 18

Sarrerak agortuta, La Polla Rercordesek bigarren kontzertu bat emango du BECen

N.V. | eitb.eus

Taldea urriaren 19an ikusteko sarrerak bi orduan agortu dira. Kontzertu berria antolatu dute, hortaz, bezperarako, urriaren 18rako, eta horretarako sarrerak bihar, martxoak 21, jarriko dituzte salgai.

  • La Polla Records

    La Polla Rercordsek urriaren 18an ere joko du Bilbao Exhibition Centren. Argazkia: Daniel Fernandez.

La Polla Records urriaren 19an BECen ikusteko salgai jarri dituzten 17.000 txartelak bi orduan baino gutxiagoan saldu dituzte gaur, martxoak 20, goizean, eta, EiTBk jakin ahal izan duenez, bezperan, urriaren 18an, ere joko du arabar taldeak toki berean. Kontzertu berri horretarako sarrerak, taldearen ordezkariek esan digutenez, ostegunean jarriko dituzte salgai, martxoaren 21ean, 11:00etatik aurrera, taldearen webgunean eta Ticketmaster sarearen bidez.

Arabar taldea bueltan da, banandu eta 16 urtera, eta kontzertu batzuk antolatu ditu bere sorreraren 40. urteurrena ospatzeko, BECen (urriaren 18 eta 19an), Valentzian (irailaren 21ean, zezen plazan), Madrilen (urriaren 12an, Wizink Centerren) eta Bartzelonan (urriaren 26an, Palau Sant Jordin).

Halaber, Ni descanso ni paz! bilduma ere grabatu dute, izenburu bereko kantu bat dakarrena.