Itxi

Musika

Maiatzak 25-26

Anari, Lisabö eta Madeleine Usopop jaialdian

Erredakzioa| eitb.eus

Horiez gain, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira asteburu honetan Lizarrieta lepoan, Saran.

  • Madeleine

    Madeleine

Ezagutzeko ahalegina egitea merezi duten artistak, landa giroa, lagunartea eta prezio merkeak: osagai horiekin, hamargarren ediziora iritsi da Usopop Sarako jaialdia, eta edizio berezi horretarako kartela iragarri dute antolatzaileek.

Maiatzaren 25ean eta 26an, Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit arituko dira Lizarrieta lepoan.

Bi egunetarako sarrerak 22,99 euroan eros daitezke, popa, countrya, punk rocka, folka, elektronika eta rocka eskaintzen dituen jaialdiaren webgunean.