Itxi

Musika

Uztailak 3-7

Getxok jazz jaialdien denboraldia abiatuko du

eitb.eus

Andrea Motis, Julian Lage, Kenny Barron, Madeleine Peyroux eta Paquito D'Rivera izango dira aurten Mixukebarrin egingo diren ordainpeko kontzertuen protagonistak.

  • Madeleine Peyroux

    Madeleine Peyrouxek uztailaren 6an joko du Muxikebarrin

Getxoko nazioarteko jazz jaialdiak jazz denboraldia abian jarriko du uztailaren 3tik 7ra, 43. ekitaldian. Ordainpeko kontzertuetan, Andrea Motis, Julian Lage, Kenny Barron, Madeleine Peyroux eta Paquito D’Rivera arituko dira.

Aurten Muxikebarri kultura espazio berrian izango dira saio nagusiak, eta Andrea Motis tronpetista, saxofonista, kantari eta konposatzaile katalan gazteak emango die hasiera. Bigarren jardunaldian, beste musikari gazte bat jardungo da agertoki nagusian, Julian Lage gitarrista kaliforniarra.

Jaialdiaren erdialdean, antolatzaileek iragarri dutenez, jazz munduan erreferentzia bihurtutako pianista arituko da Getxon, Kenny Barron eskarmentu handiko estatubatuarra.

Uztailaren 6an, bestalde, Madeleine Peyrouxen txanda izango da; musikari hau gaur egungo kantaririk arrakastatsuenetarikoa da, jazza bestelako genero klasikoekin uztartzeko gai, betiere folk, pop edo funkari lotutako iturri garaikideagoetatik edaten duten kanta gogoangarrietan.

Azken egunean, uztailak 7, Paquito D’Riverak joko du Getxon, jazz latindarreko maisu handia eta Irakere talde mitikoaren sortzaileetariko bat.