Musika
Kontzertua
Peter Hammill zuzenean, 'Music Legends' zikloan
Erredakzioa
Van der Graaf Generator rock progresiboko taldeko buru ohiak bakarreko ibilbidean egindako lanak aurkeztuko ditu Bilboko BBK aretoan.
Peter Hammill 70ko hamarkadako Van der Graaf Generator rock progresiboko taldeko buru ohia zuzenean arituko da gaur Bilboko BBK aretoan "Music Legends" zikloaren barnean. Hammillek bere talde ezaguna utzi eta bakarkako ibilbideari ekin zionean sortutako abestiak taularatuko ditu. Ziklo honetan 70ko hamarkadako hainbat rock maisu izan dira dagoeneko tartean, Ian Anderson Jethro Tull taldeko burua eta Wilko Johnson, Dr. Feelgood bandaren sortzailea.
Peter Hammill Van der Graaf Generator taldearen kanta garrantzitsuenen egilea da. Berrikuntza eta eklektizismoa izan dira beti bere ezaugarri nagusiak. Ezaugarri horiek musika progresiboa egin duten talde handien erreferentzia izan dira.
Iturri honek azaldu duenez, "Hammillen poesia, batzuetan iluna eta bestetan misteriotsuegia da eta askotan, hedabide eta aldizkari espezializatuen kritika zorrotzak jaso ditu, baina ez du ematen hori gehiegi axola izan zaionik".
Horrela, hitzordua BBK aretoan 20:00etatik aurrera. Sarrerak 25 eurotan salgai daude BBK-ko zerbitzu orotako kutxazainetan, honen webgunean edo 944 310 310 telefonoan.