Itxi

Musika

35. edizioa

Dr. Michael Whitek joko du gaur Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa

New Orleansko doinuez gain, Tro 'Trombone Shorty' Andrewren emanaldia izango da Mendizorrotzan.

01:43
Kyle Eastwood musikariarekin hitz egin dugu Parisen

Aurten egiten ari diren Gasteizko 35. jazzaldiak New Orleanseko musikan oinarritutako bigarren jardunaldia hartuko du gaur. Dr. Michael White New Orleanseko jazz tradizionalari egindako ekarpenagatik da ezagun, baita Wynton Marsalis musikari ospetsuarekin egindako lanagatik ere. Eric Clapton eta Paul Simonekin grabatu du berriki eta bere doinuek beteko dute gaur Mendizorrotzako agertokia.

Aurretik Troy ''Trombone Shorty'' Andrews arituko da. Azkeneko urteetan ospe handia lortu du jazz klasikoa soul, funk eta hip hop doinuekin nahasteko duen estilo dotoreagatik.

Principal antzokian Michel Portal arituko da. Baionan 1935an jaiotako musikaria Europan egiten den abangoardiako jazzaren ezinbesteko erreferentzia da.

Mendizorrotzako programazio:

Astelehena, uztailak 11: gospel gaua, Craig Adams &' || ' The New Orleans Voices taldearekin.

Asteartea, uztailak 12: Michael White Eric Claptonekin eta Paul Simonekin grabatu berri duen seikotea. Trombone Shorty &' || ' Orleans Avenue taldekoek itxiko dute gaua.

Asteazkena, uztailak 13: Kyle Eastwood izango dugu Gasteizen. Clint Eastwood bere aitaren jazz diskoen tradizioa belaunaldi berrien eraginekin nahasten du. Kyle Eastwoodek, MichaelStevens bere taldekidearekin batera, hainbat film ezagunetako soinu bandak sortu ditu: Million Dolar Baby, Mystic River, Flags of our fathers, Letters from Iwo Jima, Gran Torino, Changeling eta Invictus pelikuletan aurkituko dugu bere musika. Jarraian, Nigel Kennedy biolin-jotzailea igoko da taula gainera. Biolinista klasikoen artean disko gehien saldu dituena dugu.

Osteguna, uztailak 14: Jamie Cullum izango dugu Gasteizen, berriz. Aurretik, José James izango da eszenatokian (joan den urteko programan sorpresa handienetako bat izan zen James).

Ostirala, uztailak 15: Rubén Blades eta Michel Camilo. Ruben Bladesek 20 disko baino gehiago ditu kalean, eta bertako arrakastak entzungai izango dira Gasteizen, Todos vuelven live azken lanean bildutakoak barne. Michel Camilo, bestalde, teknika bikaineko piano-jotzaile eta konpositorea dugu. Karibeko doinuak jazzarekin eta musika klasikoarekin maisukiuztartzen ditu.

Larunbata, uztailak 16: Miles Davisi omenaldia, Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller handiekin. Danilo Perezek ere emanaldia eskainiko du larunbatean.