Itxi

Musika

Urriaren 31n izango da

Gatibuk 20. urteurrena ospatzeko kontzertua atzeratu du

eitb.eus

Martxoaren 28an Bilbao Arenan egitekoa zen kontzertua urriaren 31n egingo dute, koronabirusaren aurkako neurriek eragindako egoeraren aurrean.

  • Gatibu

    Gatibu

Gatibuk urriaren 31n egingo du taldearen 20. urteurrena ospatzeko kontzertua. Martxoaren 28an egitekoa zen emanaldia, Bilbao Arena Miribillako kiroldegian, baina taldeak atzeratzea erabaki du, koronabirusa prebenitzeko neurrien ondorioz.

Erosita dauden sarrerek bere horretan balioko dute data berrian, eta dirua bueltan hartu nahi duenak entradas@wegow.com-era jo behar du.