Itxi

2020/03/31

22:59

Musika

56 urte zituela

Rafael Berrio musikari donostiarra hil da

Agentziak | Erredakzioa

Donostian hil da, 56 urte zituela. Berrioren azken diskoen produktorea izan den Joserra Senperenak jakinarazi du musikariaren heriotza, Twitter bidez.

  • Rafael Berrio. Argazkia: EiTB

    Rafael Berrio, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Rafael Berrio rock musikaria hil da astearte honetan, Donostian, 56 urte zituela. Lehenagotik zuen gaixotasun larri baten eraginez hil da. Bere azken diskoen produktorea izan den Joserra Senperenak eman du Berrioren heriotzaren berri, Twitter bidez, mezu honekin: "Faltan botako zaitut. Betira arte lagun maitea".

1964an Donostian jaio zen Rafael Berrio, eta Estatuko musikari prestigiotsuenetako bat izan zen, 80ko hamarkadatik gaur egunera arte izan duen ibilbideari esker. Iaz plazaratu zuen bere azken diskoa, "El Niño Futuro" izenekoa.

Berriok UHF taldearekin atera zuen bere lehen diska 1981. urtean. Ondoren, bigarren diska atera zuen Amor a Traicion taldearekin, 90eko hamarkadan. Bi album gehiago plazaratu zituen 2001. eta 2005. urteetan Deriva izenpean, eta disko horien ostean ekin zion bakarkako ibilbideari, Rafael Berrio izenarekin.

Joserra Senperena izan zen Berrioren azken lanen produktorea; "1971" diskoa grabatu zuen 2010ean, "Diarios" 2013an, "Paradojas" 2015ean, eta "El Niño Futuro" 2019an. Zinemarako ere lan egin zuen Jonas Truebaren eskutik "La Reconquista" (2016) filmean paper txiki bat egin eta filmari musika jarri ziolarik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;