Itxi

Musika

Sarrera guztiak saldu dituzte

Amaralekin azken hitzordua igande honetan, Donostiako Kursaleen

Erredakzioa

Zaragozako bikoteak 'Hacia lo salvaje' izenburuko disko berria aurkeztu du larunbat honetan eta gaur, azken emanaldia izango dugu entzungai. Bi saioetarako sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko.

02:21
Eva Amaral eta Juan Aguirre, Donostiako Kursaalen, zuzenean

Amaralek agur esango dio igande honetan Euskadiko publikoari. Larunbat honetan kontzertu bat eskaini zuen Donostiako Kursaalen eta gaur, bigarren emanaldi bat izango da, 'Hacia lo salvaje' izenburuko azken lanaren abestiak aurkezteko. Bi kontzertuetarako sarrera guztiak dagoeneko saldu dituzte.

Oholtza gainean, kaleratu berri duten azken lan horretako 12 kantuak taularatuko dituzte eta aurreko bost diskoetako 15 edo 20 abesti ere entzungo dira Donostian. Musika bira berri honetan ''gitarretan, baxuan eta baterian oinarritutako soinua'' izango da entzungai.

Amaral 2012ko otsailaren 4ean izango dugu bueltan. Data horretan Bilboko Euskalduna Jauregian arituko da zuzenean eta hitzordu honetarako sarrerak salgai daude General Ticketsen webgunean.