Itxi

Musika

Musika klasikoaren esparruan

ESAS elkartea sortu dute, emakume musikari profesionalen lana ikusarazteko

N. V. | EITB Media

Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea bultzatu nahi dute, besteak beste, Ane Legarreta orkestrara zuzendariak, musika klasikoan emakumezko erreferenteak falta direlako.

  • Ane Legarreta

    Ane Legarreta zuzendaria, Euskadiko Orkestra zuzentzen

Ane Legarretak, Natalia Sanchezek, Nekane Diazek, Victoria Ladronek eta beste hainbat euskal emakume musikari profesionalek ESAS elkartea sortu dute, Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea.

Gaur, martxoaren 8arekin, aurkeztu duten ekimenak aliantzak sortu nahi ditu beste espezialitate artistikoetako emakumeekin, musikatik abiatuta, eta emakumezko musikari profesionalak ezagutzera ematea du helburu, “kontzertu eta emanaldi desberdinen bitartez”.

Musika klasikoan, beste adierazpide askotan bezala, emakumezko erreferenteak falta direlakoan daude ESASen bultzatzaileak, eta gazteenei erakutsi nahi diete “horiek aurkitu ditzaketen mundu bat”.

Bide horretan, “pertsonen eta erakundeen babesa” eskatu du ESASek,  “mezenasgoaren eta dirulaguntzen bitartez, zein gure sarearen kide izanez".

Besteak beste, Paula Olaz konpositorea, Blanca García de Amezaga, Garazi Navas, Laida Otaduy eta Mirari Etxeberria ere badaude ekimenaren atzean, guztiak euskal emakume musikari profesionalak.