Itxi

Musika

Uztailak 13-31

Urmugak tontorrik tontor zeharkatuko du Euskal Herria, musika lagun

N. V. | EITB Media

Ibilaldi musikatu honek hemeretzi mendi ibilaldi eta hamahiru kontzertu eskainiko ditu Tologorritik Hiru Erregeen Mahaira: Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Ruper Ordorika, Anari, Chill Mafia…

  • 2020ko Urmugako kontzertu bat

    2020ko Urmugako kontzertu bat

Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotuko du Urmuga jaialdiak gailurrik gailur, uztailaren 13tik 31ra. Hemeretzi egunez, beste hainbeste mendi ibilaldi eta hamahiru kontzertu eskainiko ditu ekimen honek, Tologorritik Hiru Erregeen Mahaira.

Lau eta hamaika ordu bitarteko mendi bueltak prestatu dituzte antolatzaileek mendizaleentzat, eta bide horretan formatu handiko bederatzi kontzertu (sarrerak, 20 euroan) eta formatu txikiko lau (sarrerak, 15 euroan) izango dira.

Kontzertuetan, Et Incarnatus orkestrako hamabost bat musikari izango dira gailur, muino eta herrietan, eta horiekin batera arituko dira, esaterako, Donostiako Orfeoia, Mixel Etxekopar, Olatz Salvador, Dupla, Niko Etxart, Alos Quartet, Maider Zabalegi, Nerea eta Gorka Urbizu, Anari, Josu Zabala, Idoia Asurmendi, Ruper Ordorika, Chill Mafia, Mikel Urdangarin, Amorante eta Nøgen.