Itxi

Musika

Urriaren 7tik aurrera

Nafarroako Orkestrak emakumezkoen lana azpimarratuko du denboraldi berrian

N. V. | EITB Media

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 12 kontzertu eskainiko ditu Baluarten 2021/2022 denboraldian. Teresa Catalanen obra bat estreinatuko du, besteak beste.

  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoko musikariak

    Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldia Tutera eta Tafallara ere iritsiko da

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 12 ziklo kontzertu eskainiko ditu Baluarten 2021/2022 denboraldi berriaren baitan, urriaren 7tik maiatzaren 26a bitartean.

Programazioak bi urteurren jasoko ditu; batetik, Emilio Arrieta (Gares, 1821-1894) musikagilearen jaiotzaren berrehungarren urteurrena, bere azken obra eszenikoa den San Franco de Sena zarzuela berreskuratuko dela; bestetik, orkestraren denboraldiari hasiera emanez, aurtengo Kulturaren Viana Printzea Saria jaso berri duen Teresa Catalán iruindar musikagilearen 70. urtemuga, berak konposatutako El canto de Atenea obraren erabateko estreinaldiarekin. Alondra de la Parra mexikar maisuak zuzenduko du hori, gainera.

Gainera, NOSek emakumezko nabarmenak izango ditu protagonista, bakarlari eta zuzendari gisa, 21-22 denboraldian: besteak beste, Isabel Villanueva, Pilar Constancio, Rosa Torres-Pardo, Cristina Montes Mateo, Clara-Jumi Kang eta María José Rielo, hala nola Alondra de la Parra bera, Anna Rakitina eta Lina González-Granados musika-zuzendariak. 

Tuteran eta Tafallan bosna kontzertuko zikloak egingo ditu orkestrak, Iruñekoez gain.