Itxi

2021/11/24

14:23

Musika

Musika

"Gutizia" diskoa kaleratu dute Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak

Txistua eta orkestra uztartzen ditu "Gutizia" diskoak. Jada eskuragarri dago saltoki nagusietan eta plataforma digitaletan.

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

    Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak disko berri bat kaleratu dute: Gutizia. Txistua eta orkestra sinfonikoa uztartzearen emaitza da diskoa; lan horrek jatorri desberdineko bederatzi lan eta 84 minutuko musika biltzen ditu. Pieza batzuk berriki idatziak dira; besteak, bertsio berri gisa aurkeztu dituzte.

Joan den otsailean Miramonen aritu ziren obra-sorta grabatzen Mendizabal eta Euskadiko Orkestra, eta ondorengo hedapena prestatzen. Lan hau Orpheus Classical zigilupean argitaratu dute, eta jada eskuragarri dago saltoki nagusietan eta plataforma digitaletan (Spotify, Itunes)...

Bilboko Txistulari Bandaren zuzendaria da Mendizabal. Gutizia-ri buruz honakoa dio: "Etorkizunean izango diren txistulariei utzi nahi nieke orkestra handi batez lagundurik jotzeko aukera eta material gehiago. Euskal kulturaren nazioartekotze-prozesuan tresna eta baliabide ezin hobea izan daitekeela sinetsita nago".

Mendizabal eta Euskadiko Orkestra ez ezik, lankidetzan ibili dira Naroa Intxausti sopranoa, Francisco Escudero Kontserbatorioko Haur Abesbatza, Jaume Santonja orkestra-zuzendaria, eta Iñaki Telleria eta Marc Blanes ere, produkzioan eta soinuan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;