Itxi

Musika

Programazio aldaketa

Ben LaMarrek Kurt Elling ordezkatuko du Donostiako Jazzaldian

N. V. | EITB Media

Ellingek bertan behera utzi du uztailaren 24an Donostiako jaialdian eman behar zuen kontzertua, eta LaMar multinstrumentista eta abeslariak beteko du hutsune hori Trinitate plazan.

  • Ben LaMar

    Ben LaMar

Ben LaMar Gay estatubatuar abeslari eta multinstrumentistak kontzertua eskainiko du uztailaren 24an Trinitate plazako agertokian, Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan, Kurt Ellingen ordez.  

LaMarrek Kurt Elling ordezkatuko du Trinitate plazako kontzertuan, azken horrek bertan behera utzi baitu Europako biraren azken zatia. Kontzertu horretan, uztailaren 24an, Amina Claudine Myers abeslari eta pianistak ere joko du, iragarrita zegoen bezala, Generation 4 bere taldearekin batera.

"Kurt Elling Ft. Charlie Hunter: Superblue" kontzerturako sarrera erosi eta Ben LaMar Gayren kontzertura ere joateko interesa dutenek ez dute ezer egin behar, sarrera berak balioko baitu.

Aitzitik, sarrerak erosi bai, baina itzuli nahi dituzten pertsonei, erosteko erabili duten bide beretik itzuliko zaie dirua. Trinitate plazarako abonamendua dutenei ez diete abonua itzultzen utziko.