Itxi

Musika

Uztailak 8 eta 9

Mondra & Roll jaialdiak Cock Sparrer, The Baboon Show eta Cockney Rejects eramango ditu Arrasatera

N. V. | EITB Media

Jaialdia Monterron parkean egingo dute, uztailaren 8 eta 9an, 2.500 pertsonako aforoarekin. Sarrera eta bonuak salgai daude dagoeneko.

  • Cock Sparrer taldeak 50. urtemuga ospatuko du Arrasaten

    Cock Sparrer taldeak 50. urtemuga ospatuko du Arrasaten

Mondra & Roll jaialdiak punk rock doinuz jantziko du Arrasate, RIP mitikoen jaioterri eta musika mota horri abegi goxoa egin dion eta egiten dion herria. Jaialdia jarraitutasuna izateko asmoz jaio da, eta lehen edizio hau uztailaren 8 eta 9an egingo dute, kartelburuak hurrenez hurren The Baboon Show eta Cock Sparrer izango direlarik.

Ostiraleko kartelean, talde hauek daude: The Baboon Show suediarrak, Cockney Rejects Oi! musikaren aitzindariak, La Inquisición bartzelonarrak, La Excavadora arabarrak, azkenaldian euskal musika panoramak jaso duen iritsiera pozgarrietako bat, eta The Capaces.  

Larunbatean, bestalde, Cock Sparrer mitikoek 50 urteko ibilbidea ospatuko dute Arrasaten, eta Des-kontrol arrasatearrek erdia, taldearen 25. urteurrena. Lagun izango dituzte Peter and the Test Tube Babies historikoak, Perlata, Crap eta Zero.   

Aforoa 2.500 pertsonakoa izango da, eta eguneko sarrerak (38,5 euro) eta bonuak (59,5 euro) salgai daude dagoeneko.

Mondra & Roll

Mondra & Roll