Itxi

Musika

SOINU-BANDAK

Hans Zimmer konpositoreak kontzertua eskainiko du BECen 2023ko maiatzean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

“Hans Zimmer – Europe Tour 2023” biran, 32 kontzertu eskainiko ditu 15 herrialdetan.

Hans Zimmer konpositore alemaniarrak kontzertua eskainiko du 2023ko maiatzaren 11n Bilbao Exhibition Centerren.

2019ko urtarrileko bisitaren ondoren, Gladiator eta Lehoi Erregea filmen soinu-banden egilea Euskadira bueltatuko da 19 musikarirekin eta Odessa Opera Orchestra & Friends taldearekin.

Kontzertuan hamabi suite jotzea espero du; horien artean, besteak beste Pirates of the Caribbean, The Dark Knight, Inception, Interstellar eta Dunkirk filmen soinu-bandak.
"Hans Zimmer – Europe Tour 2023" biran, 32 kontzertu eskainiko ditu 15 herrialdetako toki handienetan. Bira apirilaren 23an hasiko da Oberhausen (Alemania), eta ekainaren 24an amaituko da Pariseko Accor Arenan. Zimmerrek emanaldia egingo du Madrilen maiatzaren 16an.