Itxi

Musika

Urtarrilak 6

Hertzainaken Gasteizko kontzerturako sarrerak azaroaren 30ean jarriko dituzte salgai

N. V. | EITB Media

Urtarrilaren 6ko kontzertuan hainbat gonbidatu izango dira, hala nola Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Miren Narbaiza, Ruper Ordordika, Oihane Perea, Dupla…

  • Hertzainak

    Hertzainak

Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an esango dio agur Gasteizko publikoari, Mendizabalan paratuko duten karpa "klimatizatu" batean. Kontzertua 22:00etan abiatuko du gasteiztar talde mitikoak, eta horien aurretik (20:00etatik aurrera) hainbat gonbidatu arituko dira: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta, Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika. Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.

Gasteizko kontzerturako sarrerak azaroaren 30ean jarriko dituzte salgai, 10:00etan, taldearen webgunean.

Urtarrilaren 6koa egun osoko ospakizuna izatea nahi dute kontzertuaren sustatzaileek, eta 1980ko Gasteizko giro biziz jantzi nahi dituzte Alde Zaharreko kaleak, goizean goizetik.

Aurretik, Hertzainaken zaleek bi hitzordu dituzte, abenduaren 16 eta 17an BEC Barakaldoko erakustazokan. Abenduaren 16ko kontzerturako txartelak agortuta daude dagoeneko, baina hilaren 17rako emanaldirako eros daitezke oraindik.