Itxi

Musika

Osteguna

Gilberto Gilen gaua, Gasteizko jazz jaialdian

Erredakzioa

Brasilgo artista ezaguna Mendizorratzan arituko da. Aurretik, Esperanza Spalding abeslaria igoko da agertokira.

  • Gilberto Gil, Gasteizko Jazzldian

    Gilberto Gil. Argazkia: Gasteizko Jazzaldia

Aurtengo edizioko izen handienetako bat arituko da ostegun honetan Gasteizko Jazzaldian: Gilberto Gil artista brasildarrak zuzenekoa eskainiko du ostegun honetan Mendizorratzan. Aurretik, baina, Esperanza Spalding abeslariaren doinuak entzuteko aukera ere egongo da.

Bossa Novak eman duten izen ezagunenetako bat Gilberto Gil Brasilgo kultura ministro ohia. Gasteizen laukote batekin arituko da: Bem Gil semea, gitarran; Jacques Morelenbaum, biolontxeloan; Nicolas Kassik, biolinaz; eta Gustavo di Dalva perkusioan.

Ibilbide luzeko artista da brasildarra, eta lau milioi disko baino gehiago saldu ditu. Halaber, urrezko 12 disko, platinozko bost, eta 7 Grammy irabazi ditu.

Esperanza Spalding entzuteko aukera ere egongo da gaur Gasteizen, eta ez estreinakoz, gainera, 2007an Arabako hiriburuan egon baitzen kontrabaxu-jotzaile eta abeslaria. 2011ko Grammmy sarietan artista berri onenaren atalean saritu zuten Soalding.

Principal Antzokian, bestalde, Doominick Farinacci tronpeta-jotzaile gaztea arituko da.

Jazzaren distira

Sweet Honey in the Rock taldearen eta Joe Lovano eta Dave Douglas jazz modernoaren bi maisuen emanaldien ondoren, Joshua Redmanen saxoak distira egin du asteazken honetan Gasteizko Jazzaldian.

Jazz doinuak nagusi Gasteizen, larunbata arte

Uztailak 19, osteguna: Esperanza Spalding / Gilberto Gil.
Uztailak 20, ostirala: Pat Metheny (Unity Band) / Fred Hersh trio.
Uztailak 21, larunbata: Sony Rollin.