Publizitatea
Itxi

2013/05/13

07:14

kultura

'Kooza' ikuskizuna Bilbon

Fisikarekin eta heriotzarekin jolasean Bilbon inoiz ikusitako saioan

Erredakzioa

Bi kolonbiarrek ikusleak zur eta lur utziko dituen emanaldi bat aurkeztuko dute Cirque du Soleilen ‘Kooza’ ikuskizunean: heriotzaren gurpila.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ibarra (32 urte) korrika eta saltoka ibiliko da egitura zirkular baten kanpoaldean. Solis (30 urte), berriz, plataforma barruan arituko da, horri beharrezko abiadura ematen.

Mundu osoa mutu geratuko da Bilbon, Cirque du Soleilen karpa handian, Jimmy Ibarra eta Ronald Solís kolonbiarrek euren saioa egiten dutenean: heriotzaren gurpila. Emanaldiak irauten duen zortzi minutuetan, bizitza arriskuan jarriko dute hamar metroko altueran esekitako tramankulu batean. Hala, euren indarra baliatuz, grabitateari inolako babesik gabe egingo diote aurre.

Heriotzaren gurpilak 725 kilogramoko pisua du, eta oso abiadura bizian egiten du bira. Bertan, bi artistak saltoka eta biraka arituko dira gelditu gabe. Funambulismo hariak bezala, heriotzaren gurpilak agertokia zeharkatzen du, eskuinetik ezkerrera, akzioa publikotik ahalik eta hurbilen garatzeko.

Ibarra (32 urte) korrika eta saltoka ibiliko da egitura zirkular baten kanpoaldean. Solis (30 urte), berriz, plataforma barruan arituko da, horri beharrezko abiadura ematen.

Cirque du Soleil konpainiaren "Kooza" ikuskizuna Bilbon da jada, Zorrotzaurren jarritako karpa handian. David Shinerek sorturiko eta zuzenduriko ikuskizuna asteazkenean estreinatuko dute Bilbon, eta ekainaren 16ra arte izango da ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena