Itxi

kultura

Jaialdia

FesTVal, haratago begira

Irailaren 2tik 7ra egingo dute eta telebistako telesailen estreinaldi eta profesionentzako jardunaldiez gain, tailer, ekitaldi gastronomiko eta haurrentzako programazioak izango dira.

Irailaren 2tik 7ra egingo dute Gasteizen Festval, Telebista eta Irrati jaialdiren bostgarren edizioa. Bostgarren jaialdia iragartzen duten kartela eta Mainat sariak irudikatzen dituen eskultura aurkeztu dituzte.

Edizio berriak joan den urteko programa zabaldu nahi du, telebistako telesailen estreinaldi eta profesionentzako jardunaldiez gain, tailer, ekitaldi gastronomiko eta haurrentzako programazioarekin

Joan den urtean jaialdiak 13.000 ikusle izan zituen,  eta 70 komunikabidek eta 200 kazetarik egin zuten jarraipena.

Festvalek estatuko kate generalisten babesa du, eta EITB da anfitrioia.