Itxi

kultura

Egitarau berria

Umorea eta errusiar dantza, Campos Antzokiaren denboraldi berrian

Erredakzioa

La Revolución de la Comedia taldearen ikuskizunak irekiko du ostiral honetan, hilaren 13an, udazkeneko denboraldi berria. Irailaren 15ean, Errusiako Ballet Handiaren txanda izango da.

  • Errusiako Balet Handia Bilbon izango da. Argazkia: Campos Eliseos Antzokia

    Errusiako Balet Handia Bilbon izango da. Argazkia: Campos Eliseos Antzokia

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak asteburu honetan irekiko du udazkeneko denboraldi berria. Egitarauaren lehen ikuskizunak La Revolución de la Comedia taldearena eta Errusiako Ballet Handiarena izango dira.

Ostiral honetan, hilaren 13an, Nene, Salomon, Danny Boy-Rivera eta Miguel Esteban umoristek osatutako La Revolución de la Comedia taldearen proposamena eskainiko dute.

Irailaren 15ean, Errusiako Ballet Handia igoko da SGAEk kudeatzen duen antzokiaren agertokira. Ikuskizuna Moskuko Bolshoi Antzokiak ekoitzi du.

Urriaren 17an, Odessako Ballet Nazionalaren (Ukraina) txanda izango da. Leo Harlem eta Sergio Olalla umoristak urriaren 10etik 12ra izango dira Bilbon, eta Berto Romero, urriaren 31tik azaroaren 2ra.

Urriaren 13an, Mariel Martinez abeslari argentinarrak kontzertua emango du. "Perfume de Tango" izeneko ikuskizunean, tangoaren ibilbidea errepasatuko du artistak.