Itxi

kultura

Kultur zaleen kluba

Kulturtick itxi egingo dute

Kulturazaleen kluba itxi egingo dute "erakundeen babes faltagatik". Azaroaren 4tik aurrera ez dute jarduerarekin jarraituko.

Kulturtick kulturazaleen kluba itxi egingo dute "erakundeen babes faltagatik". Azaroaren 4tik aurrera ez dute egitasmo horrekin jarraituko, horren arduradunek eurek jakinarazi dutenez.

Duela urtebete jarri zuten martxan euskal kulturaren eskaintza zabaltzeko eta promozionatzeko helburuarekin. Krisialdi garai honetan, publiko berriak sortu nahi zituzten, kultura kontsumoa handitu eta sortzaileen eta kontsumitzaileen arteko zubi lanak egin.

Kulturticken zuzendaritza-batzordeak ohar bat kaleratu du, honakoa azaltzeko: "Kultura klubaren eredua, beste batzuen artean, egun gure gizartea pairatzen ari den kultur ekintzen kontsumoaren gainbehera nabarmenari aurre egiteko eta epe ertain-luze batean kultur ehundura indartzeko tresna baliagarria dela berretsi nahi dugu, baina urtebeteko ibilbidea ez da lortu nahi zen autonomia lortzeko denbora nahikoa".