Itxi

kultura

Abesbatzen Lehiaketa Tolosan

Haurrak protagonista Tolosan, 45. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan

Erredakzioa

Krisiagatik, iaz bertan behera utzi zuten haurren lehia, baina aurten atal hori berreskuratu du Tolosako Ekinbide Etxeak.

1:48
Argazkia: EiTB

Haur Abesbatzen kantaldiak hartuko du gaur Tolosa. Atzo abiatu zen 45. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa, eta haurren txanda izango da gaur. 11:00etatik aurrera, Madril, Estonia, Errusia, Txekia eta Kataluniatik etorritako zazpi abesbatza izango dira lehian Leidor antzokian.

Krisia dela eta, betidanik sustraitua egon den Haur Abesbatzen Lehiaketa bertan behera gelditu zen 2012an. Gastuak murrizteko, Haur Abesbatzak eta Ahots Taldeak txandakatzea erabaki zuen lehiaketa antolatzen duen Tolosako Ekinbide Etxeak. Iaz, Ahots Taldeek hartu zuten parte; beraz, aurten Haur Abesbatzen txanda izango da. Dena den, ekonomiak hobera egitean, lehiaketaren formatu originala berreskuratzea nahi dutela adierazi dute antolatzaileek.

Bihar, 11:30ean, amaierako saioa eta sari banaketa izango dira Leidor antzokian, eta 19:00etan, Topic auditorioan, kontzertu berezi bat eskainiko du Kea abesbatzak, Joxelu Andueza eta Iñaki Epelderen oroitzapenean.