Itxi

kultura

Polemika

Andres Urrutia: 'Akordioa posible da'

X.D.

Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Euskaltzaindiko presidentea eta azken aldian izandako dimisioen inguruan aritu da.

  • Andres Urrutia. Argazkia: EITB

    Andres Urrutia. Argazkia: EITB

Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea Euskadi Irratian izan da eta Gramatika Batzordean izandako dimisioei buruz aritu da. Esan duenez, "zenbat buru hainbat aburu" daude instituzioan eta "denen beharra" dagoela azaldu du.

Abenduaren hasieran, Ibon Sarasola hiztegi batuaren zuzendariak zein Pello Salaburu eta gainontzeko Gramatika Batzordeako kideek bere osotasunean dimisioa eman zuten. Iragan ostiralean bilera egin zuten Euskaltzaindiako kideek eta Andres Urrutiak "elkarrizketaren bideari" heltzea proposatu zuen.

Euskaltzaindiko presidenteak adierazi duenez, instituzioa "ez dago zatituta" eta "iritzi ezberdinok" bateratzeko ahalegina egingo dute. Bide batez, esan du berak ez duela dimisioa emateko asmorik.