Itxi

kultura

Euskaltzaindia

Elkarrizketaren bideari helduko dio Euskaltzaindiak eztabaiden aurrean

Natxo Velez | eitb.com

Aurreikusitako ordua pasatuta agertu dira euskaltzainak, Baionako Euskal Museoan hileroko osoko bilkura bukatuta. Andres Urrutiak hitzartutako ohar bat irakurri du kazetarien aurrean.

0:56

Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman eta Ibon Sarasolak Euskaltzaindiaren Hiztegiko proiektua uztea erabaki eta gero, osoko bilkura egin du gaur Akademiak Baionan. Bileraren ostean, Andres Urrutiak ohar bat irakurri du, eta gauzak onbideratzeko asmoa dutela iragarri du.

Akordioarekin amaitu da bilera, esan duenez, eta aho batez hitzartutako oharra irakurri du. Hiru puntuko idatzian, Batzordeetako kide eta euskaltzain guztiek hausnarketa egin behar dutela esan du.

Zalaparten aurrean, elkarrizketaren bideari helduko diotela esan du Urrutiak, tirabirak ez baitira inorentzat mesedegarri. Halaber, Akademiaren ereduaz hausnarketa egin behar dela aitortu du, "euskaltzain adina eredu baitaude".