kultura
Udako ikastaroak
'Euskal Zinema: zinegileen hiru belaunaldi', udako ikastaroetan
Erredakzioa
Zinemagileen hiru belaunaldik parte hartuko dute euskal zinema ‘gertakari kultural heldu’ baten ikuspegetik aztertuko duen mintegia.
-
Julio Medemek mintegian parte hartuko du.
Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatu du 'Euskal Zinema: zinegileen hiru belaunaldi' mintegia. Donostiago Miramar Jauregian uztailaren 2tik 4ra ospatuko da eta 17 zinegilek parte hartuko dute.
Uztailaren 2an lehendabiziko belaunaldiaren inguruan gauzatuko da mintegia. Bertan, Montxo Armendariz, Ana Díez, Víctor Erice, Pedro Olea eta Imanol Uribe zinema zuzendariak izango dira.
Uztailaren 3an bigarren belaunaldia izango da protagonista eta Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Julio Medem, Helena Taberna eta Enrique Urbizu zinegileek parte hartuko dute.
Uztailaren 4an zinemagile gazteen txanda izango da eta Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Cobeaga, José Mari Goenaga, Isabel Herguera eta Pablo Malo arituko dira.
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak adierazi duenez mintegiaren helbura euskal zinema 'gertakari kultural heldu' bat bezala 'isladatzeko' helburua du horretarako azterketa unibertsitarioa eginaz.
Euskal zinemak 'kamikazi erokeri' bat izateari utzi diola gaineratu du Muñozek eta jada hiru belaunaldi pasa diren gune kultural 'sendo' batean bilakatu dela esan du.
Joxean Fernandezek Euskadiko Filmategiko zuzendariak esan duenez lehen aldiz egingo dute mintegia eta aurrekontuaren arabera datozen edizioetan ere jarraipena izatea espero dute zinemako hainbat profesional kanpoan gelditu direlako.
Andoni Elezcanok 'Sinfonía Vasca' (1937) eta Josu Martinezek 'Gure Sor Lekua' (1957) eskainiko dituzten hitzaldiek osatuko dute programazioa.