Itxi

kultura

Donostia

Jaurlaritzak kultur ondasun izendatu du Arte Ederren eraikina

Erredakzioa

Ohar batean, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, babes maila horrek "eraikina eraistea ekidingo du eta ondorengo belaunaldietara pasatzea ahalbidetuko du".

  • Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Donostiako Arte Ederren eraikinari babesa ematea erabaki du, kultur ondasun izendatuta, 1990eko Euskal Kultur Ondarearen Legean aurreikusitakoaren arabera, ondorioz, ezin izango da eraitsi.

Ohar batean, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, babes maila horrek "eraikina eraistea ekidingo du eta ondorengo belaunaldietara pasatzea ahalbidetuko du".

Beraz, aipaturiko txostenarekin koherentzian, "Eusko Jaurlaritzak Arte Ederren eraikina babesteari ekingo dio".

Horretarako, hiriko eragile publiko eta pribatuekin elkarrizketa eta elkarlan prozesu bat ezarriko du, eraikinaren babesa eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko asmoz.

"Gogorarazi beharrekoa da, Eusko Jaurlaritzak PEPUC planaren hasierako dokumentuaz egindako proposamenetako batzuk, eta 2013ko aipatu txostenean ageri direnak, Donostiako Udalak berriki onartu duen behin betiko dokumentuan jasoak gelditu direla", irakur daiteke oharrean.

Honen ondorioz, PEPUC planaren behin betiko dokumentuak aldatu egiten du Arte Ederren eraikinari emandako babesa, "baina oraindik ere ez da nahikoa ondasun horren babesa bermatzeko".

"Prozesu honetan zehar, egiaztatu ahal izan da ondasun hau hobeto babestearen aldeko jarreretaranzko bilakaera bat izan dela hirian", nabarmendu du Kultura Sailak.