Itxi

kultura

Musika

Sara Barasek emango dio hasiera Iruñeko On Fire Flamenko Musikaldiari

Erredakzioa

Besteak beste, Tomatito, Jose Merce, Niña Pastori edo Estrella Morente ere egongo dira musikaldiaren lehen edizioan; Baluarten eta Zitadelan egingo dituzte, abuztuaren 31ra arte, emanaldiak.

  • Sara Baras. Argazkia: flamencoonfire.org.

    Sara Baras. Argazkia: flamencoonfire.org.

On Fire Flamenko Musikaldiaren I. edizioa astearte honetan hasiko da Iruñean; Sara Barasek emango dio hasiera musikaldiari, 22:00etatik aurrera, Baluarteko Areto Nagusian, 'Medusa, la guardiana' ikuskizun berria bere Flamenko Balletarekin batera aurkezteko. Besteak beste, Tomatito, Jose Merce, Niña Pastori edo Estrella Morente ere egongo dira lehen edizio honetan; Baluarten eta Zitadelan egingo dituzte, abuztuaren 31ra arte, emanaldiak.

Flamenko On Fire estreinatuko duen ikuskizunean, Sara Barasek berriro antzeztuko du hariko handiko pertsonaia femenino bat. Kasu honetan, Medusa izango da, Atenearen tenpluko sazerdotesa. Sarrera guztiak daude salduta.

Asteazkenean, Tomatito; ostegunean, Arcangel eta Jose Merce

Asteazkenean, abuztuaren 27an, Tomatito izango da Baluarteko Areto Nagusian. Gitarra flamenkoaren historian, maisu handienetakoa da bera, eta "Soy Flamenco" ikuskizuna aurkeztuko du seikote batekin batera.

Ostegunean, abuztuaren 28an, bi ahots handiren txanda izango da. 19:30ean, Arcangel flamenko-kantariak flamenkoaren bere ikuspegi arriskatua eramango du Ganbera Aretora. Eta gero, 22:00etatik eta Areto Nagusian, Jose Merce ikusteko aukera izango dute ikusleek.

Niña Pastori ostiralean helduko da; Estrella Morente, larunbatean; iganderako, Kiko Veneno eta Tomasito

Gainera, ostiralean, abuztuaren 29an, 19:30ean Nafarroako talentu gaztean egongo dira Ganbera Aretoan. Eta 22:00etatik aurrera, Niña Pastorik "Lo que quiere el alma" aurkeztuko du; flamenkoaren alde guztiak daude islatuta ikuskizun horretan.

Abuztuaren 30ean, Musikaldiaren azken txanpa hasteko, Pepe Habichuela eta Josemi Carmona (bere semea) izango dira Ganbera Aretoan, “Habichuela en rama” ikuskizunarekin. 22:00etan, Estrella Morentek “Autorretrato” aurkeztuko du Areto Nagusian. 2013ko Grammy Latinoetan, Flamenkoko Diskorik Onenaren sarian proposatu zuten.

Flamenko On Firek beste bi emanaldi izango ditu abuztuaren 31n. 19:30ean, Baluarteko Are Nagusian “Con Carmen Amaya en la memoria” izango da ikusgai (Karine Amaya, Susana Casas, Belen Lopez eta El Juncorekin); eta 21:30ean, Zitadelan, Kiko Veneno, Tomasito eta Solea Morente egongo dira, Musikaldiari agur esateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea